Las Poderosas elkarte artistiko-kulturala, 2008tik gaur egun arte.

2008. urteaz geroztik, Lesbia Tellez, Telma Ajin, Telma Sarceño eta Adelma Cifuente Las Poderosas-eko kide dira. Antzerki sorkuntza ikastaroak egiten dituzte eta euren obra propioak taularatzen dituzte. Horrela, antzerkia adierazpen eta askapen bide bihurtu da indarkeria mota desberdinen biktima izandako emakumeentzat.

Abiapuntua Cicam izan zen, Emakumea Ikertzeko, Trebatzeko eta Laguntzeko Zentroa. Han ezagutu zuten elkar Lesbiak eta bere kideek, eta banakako zein taldeko laguntza psikologikoa jaso zuten pairatutako indarkeria-egoera desberdinengatik. Gune partekatu honek elkartu egin zituen eta emozionalki berreskuratzeko bideari ekiteko aukera eman zien.

Iberoamerikako gaiei buruzko Ikerketa eta Espezializazio Elkarteak dokumentatu zuen prozesua. Esperientzia hori bizitza eszenikora jauzi egiteko bultzada izan zen. Las Poderosas-eko kideentzat eszenatokia euren buruak antzerkiren bidez sendatzeko modu berri bat bilakatu zen. Haien istorioak eta beste batzuenak kontatzea emakume gehiagorengana iristeko aukera ere izan zen, nahikoa aipatzen ez diren arazoak hitzez eta ozenki taula gainean azalduz.

2013an elkarte formal gisa eratu ziren eta, geroztik, jarduera emanaldi ugari egin dituzte, ez soilik Guatemalan, baita Venezuelan, Hondurasen, El Salvadorren, Mexikon eta Espainiako Estatuan ere. Haien azken obra ‘In la’kesh’ da (Ni beste zu bat naiz).