7. B-I: Abortatzeagatik zigortzea. Eragile armatuen sexu-indarkeriaren ondorioz haurdun geratutako emakumea; ez diote abortatzen uzten.
Emakume gaztea. 16 urterekin bi gizon armatuk bortxatu zuten. Ondorioz, haurdun geratu zen, eta ez zuen arreta egokirik jaso haurdunaldia eteteko asmoa adierazi zezan ere. Bortxaketaz eta haurdunaldiaz gain, bizileku zuen herritik joan behar izan zuen, gertatutakoa salatzen saiatzeagatik mehatxatuta zegoelako. Bortxatua izan, bizilekuz aldatu eta semea jaio ostean, inposatutako [...]