23. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Tortura sexista estatu-indarkeriaren testuinguruan

2019-01-16T23:15:39+01:0013 abendua 2018|Euskal Herria|

36 pertsonarekin batera, gazte antolakunde baten aurkako sarekadan atxilotutako emakumea. Hiru egunez inkomunikatuta egon zen: galdeketak egin zizkioten bi funtzionarioren torturak salatu zituen. Inkomunikazioaren ostean urtebetez egon zen behin-behineko espetxealdian. Hori bukatutakoan, askatasuna lortu zuen, bermea ordaindu eta gero. Tortura-salaketa artxibatu egin zuten. Epaiketa egin ostean absolbitu zuten, sarekada horietan [...]

22. B-I: Indarkeria ekonomikoaren ardatza. Lan-indarkeria etxeko langilearen aurka

2019-01-16T23:15:44+01:0013 abendua 2018|Euskal Herria|

Emakume atzerritarra, etxeko langile kontratuduna. Hasiera batean haur bat zainduko zuela uste zuen, baina azkenean etxeko lan guztiak egiten bukatu zuen. Haurdun geratu zen, eta ondorioz osasun-arazoak izan zituen arren, bere nagusiak lan egitera behartu zuen. Erditu baino hilabete lehenago, ohiko medikuak eta emaginak zuzenean hala aholkatuta, gaixotasun-baimena hartu zuen. Nagusia [...]

20. B-I: Abortatzeagatik zigortzea. ‘Morín’ kasuan (abortatzeko klinikak) inplikatutako emakumea

2019-01-16T23:15:51+01:0013 abendua 2018|Euskal Herria|

Garai hartan Euskal Herriko herri batean bizi zen emakumea. 2006an, 26 urte zituela, haurdunaldia borondatez eten zuen Morin doktorearen klinikan, Bartzelonan. 2007an Morinen aurkako zigor-arloko prozedura hasi zen; legez kanpoko abortuak egitea leporatu zioten. Urte hartan Guardia Zibilaren zitazio bat jaso zuen, lekukotza eman zezan. Ondoren, Euskal Herrira joan zen [...]

19. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Indarkeria bikotekidearen aldetik, erakunde-indarkeria genero indarkeriaren biktimentzat DSBEa kudeatzean.

2019-01-16T23:15:57+01:0013 abendua 2018|Euskal Herria|

Urte askotako harreman batean etengabeko indarkeria jasan duen emakumea. Lehenengo salaketa 1987an egin zuen. 2009an beste eraso bat salatu zuen. Horren ondorioz, bederatzi urteko urruntze-agindu bat ezarri zen, eta babes-neurriak zehaztu ziren. Geroago, bikotea elkarrekin bizi izan zen berriro. 2014an beste indarkeria-gertakari bat egon zen, bikotearen semea tarteko. Emakumeak salatu [...]

15. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Indarkeria bikotekidearen aldetik

2019-01-16T23:16:05+01:0013 abendua 2018|Euskal Herria|

Bikotekidearen aldetik (orain bikotekide ohia) indarkeria pairatu zuen emakumea. Bikotekide ohia bere seme-alaben aita da, eta 20 urte inguruko harremana izan zuten. Mota askotako indarkeria pairatu zuen (fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa …). Erdi-esklabotasun egoeran egon zen denbora luzez; gizarte bazterkeria jasan zuen eta ez zuen babes-sarerik. Kasu honetan salaketa gurutzatua [...]

14. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Feminizidioa

2019-01-16T23:17:58+01:0013 abendua 2018|Euskal Herria|

2008ko uztailaren 7ko goizaldean, San Fermin jaietan, Nagore Laffagek kalean topo egin zuen Jose Diego Yllanesekin. Ikustez ezagutzen zuten elkar, azken hau psikiatriako mediku egoiliarra zelako Nagorek erizaintzako praktikak egiten zituen klinikan. Mutilaren etxera heldu zirenean Nagorek alde egin nahi izan zuen, baina mutilak ez zion irteten utzi. Nagore basatiki [...]

Go to Top