26. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Sexu-indarkeria gatazka armatuko testuinguruan
Emakumea, 33 urte, beltza. 1997an, 11 urterekin, bere bizilekutik gertu zeuden FARCeko soldaduek bortxatu zuten. Ama hil zuten alabari gertatutakoa salatu zuenean; amaren lehengusu bat ere hil, eta neba bat zauritu zuten. Bortxaketaren ondorioz haurdun geratu zen, eta bortxatu zuten gizonek fisikoki eraso zioten. Jipoiaren ondorioz, berezko abortu bat izan [...]