Estatu espainiarra: “Mujeres, Memoria y Justicia” ikerketa eta memoriareko erakundea.
Mujeres, Memoria y Justicia, 2017.
«Mujeres, Memoria y Justicia» ikerketa eta memoriarako zentroa, Francoren diktaduran zehar espainian gauzatu ziren genero arrazoiengatiko krimenak ikertu eta zabaltzeko sortu zen. Transizio justiziaren osagarri izan daitekeen oroimenaren aldeko justizian interesa zuten eta frankismoko errepresioaren feminizazioa ikustarazteko erabaki irmoa zuten emakumezko ikerlari talde baten ekimenez.
Espainiar estatua: 2014an espainiar estatuko feminizidioen kazetaritzako ikerketa.
La Marea, 2019.
#PorTodas 2014an zehar indarkeria matxistak erail dituen datu ofizialen araberako 55 kasuen kazetaritza ikerketa da. Emakume hauen historia berriz eraikitzea bilatzen duen lana, erailketa hauek bultzatu edota ahalbidetu zituzten faktoreak identifikatu eta hauek errepika ez daitezen hartutako neurriak eta aldaketak aztertzeko helburuarekin.
Euskal Herria: Erailketa matxisten mapa.
Berria, 2018.
Mapa honek 2003 tik Euskal Herrian izan diren Feminizidioak jasotzen ditu. Bilaketa adin tarteka, urteka zein lurraldeka egiteko aukera ematen du, eta era berean indarkeria matxistan sakontzeko hainbat gako partekatzen ditu. Tresna honek Euskal Herriko erailketa matxisten ikuspegi historikoa ematen digu, auziaren norainokoa neurtzen lagundu, eta hildakoiei zor zaien memoria historiko ariketa ere bada.
Nazioartekoa: “Remember our sisters everywhere” ekimeneko emakumeen oroimenezko mapa
Remember Our Sisters Everywhere, 2013.
Mapa honek indarkeria matxistaeren biktima izan diren emakumeen memoriarako mundu osoko gune eta ekimenak jasotzen ditu, indarkeria matxistaeren aitortza eta prebentziorako ariketa gisa.