MEMORIA ERAIKIZen zentzumen esperientzia berezi bat bizitzeko gonbita egiten zaigu. Hortzmuga Teatroak abian jarritako jakintza-alor anitzetako instalazio artistiko baten laguntzaz, hainbat errealitate ezagutzeko gure protagonisten, -indarkeria matxista anitzen biktima eta biziraun duten munduko hainbat tokitako emakumeak- ahots eta kontakizunen bitartez bidaiatzea proposatzen digu; Indarkeriak beraien bizitzan izandako eragina ezagutu, horri nola aurre egin dioten ikusi eta beraien ingurutik eta jendartetik zer espero duten jakingo dugu.

Emakumeen ahotsak berreskuratzeko apustua da, ez dugulako nahi ahots horiek historiako bazterrean utzita jarraitzea, memoria kolektibo bat berreraiki eta berriz gerta ez dadila oihu egin nahi dugu.

Ekimenak “Asfalto arteko loreak. Indarkeria matxisten kausak eta eragina biziraun duten emakume biktimen bizitzetan” ikerketan jasotako bizitza-istorio batzuk ikusarazten ditu. Ikerketa honetan 28 emakume ausartek euren denbora, testigantza eta historiaren parte bat elkarbanatu zuten, justizia eta bizitakoa edo oraindik bizitzen ari direna berriz ez errepikatzea bilatzeko.

Emakume hauen ahots eta testigantzetara hurbiltzea da, halaber, jendartea indarkeria matxisten aurkako borrokan sentsibilizatzeko eta aktibatzeko aurkitu dugun modua.

2018. urte amaieratik, Memoria Eraikiz karpa Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan egon da ikusgai, espazio publikoa modu zentral eta esanguratsuan okupatuz eta, horrela, emakumeen ahotsa modu sinbolikoan ere gure plazetako erdigunera eramanez.

2020tik aurrera, gainera, ekimen honek espazio itxietara egokitutako bertsioa du, indarkeria matxisten aurkako borroka toki gehiagotara errazago iritsi ahal izateko.