Argentina: Intsumisak
Memoria Abierta (Maisa Bascuas, Victoria Daona y Alejandra Oberti), 2020.
Ikerketa-proiektu honek, 1983an gobernu demokratikoari berriro heldu zitzaionean sortu ziren giza eskubideen mugimendu eta emakumeen mugimenduaren arteko harremanak berreskatatzen ditu.
Kolonbia eta Ekuador: ‘Sanar nuestros cuerpos, reconstruir nuestra memoria’ (‘Geure gorputzak sendatu, geure memoria berreraiki’), sexu-indarkeriatik eta beste indarkeria mota batzuetatik bizirik atera eta Ekuadorren (2009-2011) errefuxiatu diren emakume kolonbiarren zauriak sendatzeko prozesu baten memoriak
Yolanda Aguilar, 2012
Ikerketa honen helburua da Kolonbian gatazka testuinguru batetik ihes egin eta Ekuadorren bizi diren emakumeei eman zaizkien erantzunei, bizi duten egoerari eta dituzten beharrei buruzko galdera berriak egitea eta erantzunak ematea. Zehazki, lanak sexu-indarkeria jasan duten emakumeen egoera jorratzen du.
(gehiago…)
Chihuahua (Mexiko): “Iltzeen gurutzea”
Irma Campos Madrigal eta Jaime García Chávez, 2010
Chihuahako Hidalgo plazako instalazio artistiko hau feminizidioaren biktimak oroitzeko sortutako memoriala da. 2001ean, “martxoak 8” talde feministak sortu zuen. Gaur egun, justizia eskatzen duten manifestazioen erreferentzia-puntua da. Jatorrizko gurutzeari beste batzuk gehitu zaizkio, aldi berean, indarkeria-kasu desberdinak ilustratuz.
Euskal Herria: “Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara”
3izkai, 2020
“Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara” ekimenaren asmoa da emakumeen memoria berpiztea, gogoratzea eta zer gertatu zen aditzera ematea, gure gizarteak kontzientzia hartzeko helburuarekin, halakorik berriro gertatu ez dadin.
KOLONBIA: Aniquilar la diferencia ikerketa (Desberdintasuna deuseztatu). Lesbianak, gayak, bisexualak eta transgeneristak Kolonbiako gatazka armatuaren esparruan.
Memoria Historikoaren Zentro Nazionala, 2015
CNMH Memoria Historikoaren Zentro Nazionalak bi urtez egin zuen ikerketa hau. Helburua LGTB pertsonek Kolonbiako gatazka armatuaren esparruan jasandako indarkerien, eraginen eta erresistentzien ulermenean aurrera egitea zen. Biktimen Erregistro Bakarraren arabera, Kolonbian 1.462 biktima LGTB daude. (gehiago…)
EL SALVADOR: Mujeres con memoria. Activistas del movimiento de derechos humanos en El Salvador
Gloria Guzman Orellana eta Irantzu Mendia Azkue, 2013
Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak argitaratutako argitalpen hau El Salvadorreko giza eskubideen mugimenduko emakume aktibistei buruzko ikerketa baten emaitza da: bere motibazioak, helburuak, estrategiak, lorpenak eta giza eskubideak defendatzean eta egiaren, justiziaren eta erreparazioaren agenda sustatzean aurkitutako oztopoak. (gehiago…)