Ekintza sinbolikoak2020-06-04T23:57:52+02:00

Webgune eta Sareak

Dokumentalak

Ikerketak

Memoriaren tokiak

Ekintza sinbolikoak

Nazioartekoa : Zapata Gorriak

Elina Chauvet, 2009

“Zapata gorriak arte eta oroimen kolektiboa elkartzea da”. Elina Chauvet

Zapata Gorriak Arte Publikoaren* instalazio bat da eta Elina Chauvet* ikus-artista mexikarraren artelana. Zapatak desagertze baten testigantza irudikatzen du jantzi baten bitartez. (gehiago…)

Guatemala: Memoria jaialdiak.

Actoras de Cambio, 2008, 2011, 2015, 2018.

Jaialdi hauen helburua da biziraun duten emakumeek beraien buruekin eta beste emakume batzuekin topo eginez, elkar osatzeko eta jendartea eraldatzeko aukerak ospatzea. Artearen, konexio energetikoaren eta hitzaren bitartez bortxaketen kausa eta ondorioen memoriari ekarpena egitea, baita beraien buruak osatzeko eta bidegabekeria hau errepikatu ez dadin komunitateak eraldatzeko izandako indarra aitortuz.

Euskal Herria: “Nik sinisten dizut. Emakumeen Egia Aitortu” ekitaldi politikoa.

Foro Sozialeko Genero Lantaldea, 2017.

2017ko Urriaren 8an, Solokoetxen (Bilbo), “Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut” izeneko ekintza publikoa ospatu zen, non esparru desberdinetako emakumeek beraiek jasandako erasoen testigantza eman eta elkarren esperientziak entzun zituzten. Horrela, modu sinboliko batean bizipen hauen errekonozimendu kolektibo bat gauzatu zen, aitortza soziala zor zaien erreparazio eta justizia prozesuetan ezinbesteko urratsa delako.

Go to Top