Ekintza sinbolikoak2020-06-04T23:57:52+02:00

Webgune eta Sareak

Dokumentalak

Ikerketak

Memoriaren tokiak

Ekintza sinbolikoak

Nepal: emakumeen bizitza publikoa.

Feminist Memory Project, 2018

2011. urtetik aurrera, Nepalgo Argazki Liburutegiak mota guztietako iturrien argazkiak bildu, digitalizatu eta dokumentatu ditu, Nepalgo eguneroko bizitza, historia sozial eta kulturaren gordailu bisuala babesteko. Laster agerian geratu zen Nepalek azken mendean demokraziaren eta aurrerapenaren alde egindako borrokaren historian gizonak direla nagusi, emakumeen parte-hartzea genero-arau jakin batzuen barruan mugatuz. (gehiago…)

Mexiko: Feminizidioaren biktimen omenezko ekintza

Colectiva SJF, 2020

2020ko martxoaren 8an SJF kolektiboak ekintza bat bultzatu zuen Mexikoko feminizidioaren biktimen omenez. Mexiko Hiriko Zokaloan 2016tik 2020ko martxoaren 8ra bitarte feminizidioen biktima izan diren emakumeen izenak margotu zituzten. (gehiago…)

Euskal Herria: Women in Black Action

Mujeres imperfectas, 2013

Bikotekideen eskutik emakumeen erailketak salatzeko eta ahalik eta jende gehien kontzientziatzeko, Women in Black Actionek ekintza sinboliko bat egiten du kaleetan. (gehiago…)

Nazioartekoa: “Mujeres Resistentes” erakusketa

Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkartea, 2021

Espainiako Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran Espainian, Italian, Frantzian eta Alemanian emakumeek erresistentzia-agente gisa izan zuten papera ezagutarazteko erakusketa ibiltaria. Borrokalari antifaxisten ekarpena du ardatz: milizianoak, politikariak, atzeraguardiako langileak, boluntarioak, gerrillariak, manifestariak, errepresaliatuak, deportatuakā€¦ (gehiago…)

Nazioartekoa: Beltzez jantzitako Emakumeen bijiliak

Beltzez jantzitako emakumeak, 1988. urtetik

Ibilbide luzea egin du gerraren aurkako emakumeen nazioarteko mugimendu bakezale eta feminista honek, mundu osoko gatazka armatuekin lotutako bidegabekeriak salatzen.

Mugimenduaren estrategietako bat bijiliak izan dira, pertsona baten edo gehiagorenĀ  indarkeriarik gabeko agerraldiak, normalean beltzez jantzita eta isilik, mezuak dituzten pankartekin (batzuetan kandelak, loreak); (gehiago…)

Euskal Herria: Emeek Emana

Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2018

“Memoria historikoa emakumeen ikuspegitik, Emeek Emana” argazki erakusketa. 63 erretratu biltzen ditu, zeintzuetan islatzen den 1936tik aurrera emakumeek testuinguru historikoan izandako rol aktiboa. Gudu-zelaiaren, erbestearen, torturaren, kartzelaren eta errepresioaren inguruko narrazioak eta bizipenak. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Mauro Saravia argazkilari txiletarrak, erakusketa honekin, memoria historikoa, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak berreskuratzeko ariketa egin dute, kontakizun, bizipen eta esperientziei buruzko ikerketa baten bidez. (gehiago…)

Go to Top