
Mallorca: Antígonas 2077
Aina de Cos, 2022
Antigonaren mitotik abiatuta, antzezlan honen helburua da Gerra Zibilean eta gerraostean Balear Uharteetan desagertutako emakume errepresaliatuei eta errepresaliatuen bikotekideei ahotsa ematea. Horrela, obrak honako hau bilatzen du: “Lurpetik ateratzea, duintasunez berriro lurperatu ahal izateko”.
Mexiko: Murala Jauregi Nazionalean
Indarkeria matxistaren biktimen senideen kolektiboak eta mugimendu feministak, 2021
M8aren inguruan Mexikon 2021ean egin ziren manifestazio eta ekintza publikoetan, jarduera mobilizatzaileenetako bat Jauregi Nazionalean feminizidioaren biktimen izenekin margotu zen murala izan zen, emakume horien guztien presentzia gogorarazteko eta markatzeko.
(gehiago…)
Guatemala: Las poderosas (Boteretsuak)
Las Poderosas elkarte artistiko-kulturala, 2008tik gaur egun arte.
2008. urteaz geroztik, Lesbia Tellez, Telma Ajin, Telma Sarceño eta Adelma Cifuente Las Poderosas-eko kide dira. Antzerki sorkuntza ikastaroak egiten dituzte eta euren obra propioak taularatzen dituzte. Horrela, antzerkia adierazpen eta askapen bide bihurtu da indarkeria mota desberdinen biktima izandako emakumeentzat. (gehiago…)
Ekuador: Oroimenaren soinuak
Justizia Vanessarentzat, 2021
Ambaton (Ekuador), 2013ko urriaren 19an, larunbatean, Vanessa Landinez Ortega emakume eta ama feminizidio baten biktima izan zen. Gertaera horrek, haren familia mugiarazteaz gain, gero eta ama, ahizpa, langile eta ikasle gehiago elkartzea lortu zuen, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea eta erasotzaileen inpunitatearekin bukatzea aldarrikatzen zutenak. (gehiago…)
Nazioartea: Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Nazioartea, 1980.
Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna 80ko hamarkadan ezarri zuten Europako hainbat hiritako emakume taldeek. Hauek, NATOren base militarrak jartzearen, armagintzan gastu publikoa handitzearen eta arma nuklearrez hornitzearen aurka egin zuten protesta. Egun honen helburua, gatazka armatuek emakume eta neskengan duten neurriz kanpoko eragina gogoraraztea eta salatzea da. (gehiago…)
Nepal: emakumeen bizitza publikoa.
Feminist Memory Project, 2018
2011. urtetik aurrera, Nepalgo Argazki Liburutegiak mota guztietako iturrien argazkiak bildu, digitalizatu eta dokumentatu ditu, Nepalgo eguneroko bizitza, historia sozial eta kulturaren gordailu bisuala babesteko. Laster agerian geratu zen Nepalek azken mendean demokraziaren eta aurrerapenaren alde egindako borrokaren historian gizonak direla nagusi, emakumeen parte-hartzea genero-arau jakin batzuen barruan mugatuz. (gehiago…)