Ikerketak2020-05-03T19:35:09+02:00

Webgune eta Sareak

Dokumentalak

Ikerketak

Memoriaren tokiak

Ekintza sinbolikoak

Chihuahua (Mexiko): “Iltzeen gurutzea”

Irma Campos Madrigal eta Jaime García Chávez, 2010

Chihuahako Hidalgo plazako instalazio artistiko hau feminizidioaren biktimak oroitzeko sortutako memoriala da. 2001ean, “martxoak 8” talde feministak sortu zuen. Gaur egun, justizia eskatzen duten manifestazioen erreferentzia-puntua da. Jatorrizko gurutzeari beste batzuk gehitu zaizkio, aldi berean, indarkeria-kasu desberdinak ilustratuz.

(gehiago…)

Euskal Herria: “Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara”

3izkai, 2020

Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara” ekimenaren asmoa da emakumeen memoria berpiztea, gogoratzea eta zer gertatu zen aditzera ematea, gure gizarteak kontzientzia hartzeko helburuarekin, halakorik berriro gertatu ez dadin.

(gehiago…)

KOLONBIA: Aniquilar la diferencia ikerketa (Desberdintasuna deuseztatu). Lesbianak, gayak, bisexualak eta transgeneristak Kolonbiako gatazka armatuaren esparruan.

Memoria Historikoaren Zentro Nazionala, 2015

CNMH Memoria Historikoaren Zentro Nazionalak bi urtez egin zuen ikerketa hau. Helburua LGTB pertsonek Kolonbiako gatazka armatuaren esparruan jasandako indarkerien, eraginen eta erresistentzien ulermenean aurrera egitea zen. Biktimen Erregistro Bakarraren arabera, Kolonbian 1.462 biktima LGTB daude. (gehiago…)

EL SALVADOR: Mujeres con memoria. Activistas del movimiento de derechos humanos en El Salvador

Gloria Guzman Orellana eta Irantzu Mendia Azkue, 2013

Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak argitaratutako argitalpen hau El Salvadorreko giza eskubideen mugimenduko emakume aktibistei buruzko ikerketa baten emaitza da: bere motibazioak, helburuak, estrategiak, lorpenak eta giza eskubideak defendatzean eta egiaren, justiziaren eta erreparazioaren agenda sustatzean aurkitutako oztopoak. (gehiago…)

Argentina: “Y nadie quería saber”

Memoria Abierta, 2012

Atxiloketa-zentro klandestinoetako sexu-indarkeriari buruzko kontakizunek iritzi publikora salto egin zutenean, eta tortura bezain sistematikoa den delitu autonomo gisa aitortzeko irekiera judiziala eman zenean, 35 urtez isildutako gai bat jarri zen agenda publikoan. Lan honetan Memoria Abierta ahozko artxiboa osatzen duten 60 emakume baino gehiagoren lekukotasunak aztertzen dira. Indarkeria horren inguruan, bere adierazpenen, eragin subjektiboen eta oraingo astinaldien inguruan hausnartzen eta salatzen duten kontakizunak dira. (gehiago…)

Espainiako Estatua : “Comenzar desde Cero: Voces de mujeres recuperando sus vidas”

Tania Merelas, 2017

Indarkeria matxistek lotura gisa funtzionatzen dute bizi garen jendarte patriarkalen artean. Emakumeengan beldurra iraunarazten duten ekintzek lortu egiten dute agindu androzentriko eta patriarkal hori erreproduzitzea. Lan honen helburua —baita aise lortu ere— emakumeak pertsona indartsutzat hartzea da, gaitasun indibidual eta kolektiboak dituzten pertsonatzat; antzeko egoera bat gainditzea eta gainditu ahal izatea emakumeen indargune handitzat hartu behar da, eta ideia hori presente dago kontakizun osoan. (gehiago…)

Go to Top