Azkoien: Eskultura “Mujeres víctimas y resistentes, en Peralta/Azkoien”.
Oroimenaren aldeko Emakumeak, 2016.
1936-2016 Emakume biktima eta erresistenten oroimenerako Azkoianen (Nafarroa) egindako eskultura kolektiboa da. Toki desberdinetatik ekarritako ehundaka harrik osatzen duteeskultura, harri hauetan pertsona askoren bizipen eta sentimenduak jasotzen direlarik.
Alemania: “Ravensbrück-eko Emakumeak” memoriala.
Ravensbrück-eko Emakumeen Kontzentrazio esparruaren batzordea, 1975.
1938 eta 1945 bitartean, 132.000 emakume baino gehiago Ravensbrück-eko emakumeentzako kontzentrazio-esparruan barneratuak izan ziren, Berlinetik 80 bat kilometrotara. Emakume horietatik 90.000ak ez zuten biziraun.
Gaur egun, Ravensbrükeko kontzentrazio-esparrua museo eta memorial bat da.
Txile: Emakume Biktimei Oroigarria.
Emakumeak Orimenean Komitea, 2006.
Txilen 1992an emakume talde bat bildu zen espazio bat babesteko asmoz, eta bertan, menderatzea lortu ez zuen guztia suntsitu nahi izan zuen diktadura militarraren errepresioari aurre egion zioten emakume guztien ohorean, obra bat eraikitzea.