Feministok estrategiak trukatzen (2020)
Dokumentu honek 2018an zehar aurrera eramandako esperientzia sistematizatzea du helburu. Esperientzia hori «Feministas Intercambiando Estrategias por una Vida Libre de Violencias para las Mujeres” deitu dugun prozesuaren baitan eman zen eta helburu nagusia, hala erakunde publikoak nola emakumeen antolakundeak eta mugimendu feminista, indarkeria matxistari aurre egiteko orduan tresnetan eta gaitasunetan indartzea izan da.
Indarkeria matxisten kontrako proposamenak (2019)
Dokumentu honek ezinbestean erakunde publikoen eta eragile sozialen konpromiso politikotik pasa behar diren indarkeria matxistarik gabeko jendarte baterako proposamenak laburbiltzen ditu, indarkeria matxista lehen mailako arazo sozial gisa hartuz eta honen aurrean erantzunez.
Hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean. Informazioa ala desinformazioa? (2018)
Argitalpen honetan 5 hilabetetan zehar 5 euskal egunkaritan indarkeria matxistaren trataera eta erakundeen diskurtsoak aztertuz egindako eguneroko behaketatik eratorritako ondorioak eta trataera egoki baterako gomendioak jasotzen dira.
Asfalto arteko loreak. Indarkeria matxisten kausak eta eraginak biziraun duten emakume biktimen bizitzetan (2017)
Emakumeen testigantzak jasotzen dituen ikerketa da. Mundu guztian zehar ematen den eskubideen urraketen errealitatea lehenengo pertsonan jasotako bizipen eta gertaeren bitartez jasotzen da.
Feminizidioa Euskadin eta Nafarroan 2010-2015 (2017)
2010 eta 2015 urteetan zehar 33 emakume eta neskatila erail zituzten EAE eta Nafarroan emakume izate hutsagatik. Ikerketa honetan feminizidio hauen aurrean komunikabideek emandako trataera eta justiziak emandako erantzuna aztertzen da. Era berean komunikabide zein justizia sistemarako gomendioak jasotzen ditu.
Indarrak batuz indarkeria matxisten kontra (2015)
2014 eta 2015 urteetan zehar estatuko beste elkarte batzuekin batera sarean lan egin genuen indarkeria matxisten inguruko analisi kualitatibo bat partekatu eta elkarrekin lan eginez eragin gehiago izateko aukerak aztertuz. Prozesu guztiaren sintesi dokumentua partekatzen dugu (Jardunaldiei buruzko bideoak jardunaldien atalean ikus daitezke).
Defensoras: emakumeon eskubideen alde (2015)
Elkarrizketa desberdinen bitartez eskubideen alde egunero lan egiten duten emakumeen iritziak, ideiak, borrokak eta proposamenak jaso ditugu.
Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia. Viena +20, Euskalherria 2013 (2013)
2013ko ekainaren 7 eta 8an, indarkeria matxistak emakumeen gisa eskubideen urraketa gisa bistaratu zituen Tribunal bat ospatu genuen. Tribunal honetan Euskal Herriko, estatu espainoleko eta Latinoamerikako testigantzak aurkeztu ziren, sistema politiko eta judizialak egiten duen legeen definizio eta aplikazio androzentrikoa salatuz eta ekintza politikoaren bitartez emakume hauen boteretze kolektiboan eraginez.
Boletina Enfrentamos todas las violencias machistas, patriarkaturik gabe denok jabe (2011)
Mugarik Gabek indarkeria matxisten kausa ikusgai jartzeko ahalegina egin nahi du; sistema patriarkala hain zuzen ere. Sistema honen konplexutasuna ezagutarazi, eta fisikoaz gainera, bestelako indarkeria motak daudenaren kontzientzia jendartean zabaldu; psikologikoa, ekonomikoa, sinbo-likoa, sexuala eta estrukturala besteak beste.
Posizionamendua: Indarkeria matxistarik gabeko mundua: Mugarik Gaberen apustu handia (2010)
Indarkeria matxisten salaketa giza eskubideen urraketa gisa bistaratu eta tokian tokiko alternatibak zein maila globalekoak ezagutzera eman nahi ditugu. Indarkeria matxistak arazo politikoa diren giza eskubideen urraketa, zapalkuntza historikoaren elementu garrantzitsu bezala eta mundu mailako agenda feminista guztietan partekatzen dugun ardatz gisa ulertzen ditugu.