Ikerketak2020-05-03T19:35:09+02:00

Webgune eta Sareak

Dokumentalak

Ikerketak

Memoriaren tokiak

Ekintza sinbolikoak

Nazioartekoa: Bizitzeko eta euskteko korapilatuak

Mugarik Gabe, 2021

Argitalpenak indarkeria matxistatik biziraun duten emakume taldeen dokumentazio prozesuaren emaitza da, hiru ildoren inguruan: isiltasunarekin amaitzea eta sendatzea, emakumeen ahotsetatik memoria berreskuratzea, eta justizia egitea.

(gehiago…)

Argentina: “Y nadie quería saber”

Memoria Abierta, 2012

Atxiloketa-zentro klandestinoetako sexu-indarkeriari buruzko kontakizunek iritzi publikora salto egin zutenean, eta tortura bezain sistematikoa den delitu autonomo gisa aitortzeko irekiera judiziala eman zenean, 35 urtez isildutako gai bat jarri zen agenda publikoan. Lan honetan Memoria Abierta ahozko artxiboa osatzen duten 60 emakume baino gehiagoren lekukotasunak aztertzen dira. Indarkeria horren inguruan, bere adierazpenen, eragin subjektiboen eta oraingo astinaldien inguruan hausnartzen eta salatzen duten kontakizunak dira. (gehiago…)

Espainiako Estatua : “Comenzar desde Cero: Voces de mujeres recuperando sus vidas”

Tania Merelas, 2017

Indarkeria matxistek lotura gisa funtzionatzen dute bizi garen jendarte patriarkalen artean. Emakumeengan beldurra iraunarazten duten ekintzek lortu egiten dute agindu androzentriko eta patriarkal hori erreproduzitzea. Lan honen helburua —baita aise lortu ere— emakumeak pertsona indartsutzat hartzea da, gaitasun indibidual eta kolektiboak dituzten pertsonatzat; antzeko egoera bat gainditzea eta gainditu ahal izatea emakumeen indargune handitzat hartu behar da, eta ideia hori presente dago kontakizun osoan. (gehiago…)

Mexiko Hiria :: “Lesvy. Fanzine de la memoria”

Lesvy Berlin Rivera Osorioren Oroimenerako Babes Taldea, 2021

Mexiko Hiriko Unibertsitate Hirian Lesvy Berlin Rivera Osorioren feminizidioa gertatu eta lau urtera argitaratutako fanzinea. Babes Taldeak argazkiak, brodatuak, collageak, testuak, poemak eta bestelako maitasun keinuak bildu zituen, azken lau urteotan haren ama Araceli Osorio eta aita Lesvy Riverari helarazi dizkietenak. Fanzinearen helburua da “mina igaroz, amorrua antolatuz, alaitasuna defendatuz” gurasoei laguntzea, eta Lesvy oroitzea. (gehiago…)

Basauri: Emakumeen Aztarnen Mapak.

Zaida Fernández Pérez, 2011.

Euskal Herriko herri desberdinetan aurrera eraman izan diren ikerketa lan hauen bitartez, historian zehar emakumeek herri hauetan utzitako aztartanak ezagutzera eman nahi izan ditu. Modu honetan, besteak beste, pairatutako desoreka eta diskriminazioen kontra borrakatu izan duten emakume eta feminista belaunaldi guztien omenaldia egin nahi zaie eta emaumeon eskubideetan izandako lorpenak aitortu nahi dira. Era bereana aztarna hauek ere ahalbidetzen dute emakumeek hauen memoriak uzten digun ondarea jaso ahal izatea. (gehiago…)

Guatemala: Tejidos que lleva el Alma

Actoras de Cambio, 2011.

Gatazka armatuaren garaian bortxaketa sexuala biziraun duten emakume maien memoria jasotzen duen ikerketa da. Gorputzetik pasatzen diren min eta osatze prozesuez hitz egiten du, banakako istorioetatik hasiz agerian utzitako botere femeninoaren eraikuntza kolektiboetara integratuz; giltzapean gordetako memoria emozionalak erreparaziorako lehen urrats gisa proposatzen ditu.

(gehiago…)

Go to Top