Estatu Batuak: Eraildako eta desagertutako emakume indigenentzako osatze, otoitz eta oroimenerako
Red Ribbon Skirt Society, 2019
Estatu Batuetako Sioux Lakota komunitate indigenako emakumeek osatze, otoitz eta oroimenerako Zentroa sortu zuten, XIX. mendearen amaieratik zortzi erreserben barruan eta kanpoan bizi diren lakota biztanleriaren eraildako eta desagertutako milaka emakume indigenak oroitzeko. Lakota biktimen senitartekoek maite dituzten pertsonak oroitzeko herrialde osoko gune bakarra da.
Bartzelona: Memoria Gunea “Les Corts emakumeen kartzela Monumentua”
Nuria Ricart, Fernando Hernandez Holgado, Jordi Henrich eta Bartzelonako Udala, 2019
Monumentu honen bidez, frankismo garaian Bartzelonan errepresaliatutako emakumeen historia nabarmendu eta beren borrokari balioa eman nahi zaio. Obraren zati nagusia penintsulako harri-lubeta desberdinetatik ekarritako sei harrik osatzen dute, bertan kartzelatutako emakumeen jatorri ezberdinak irudikatzeko.
Bilbo: indarkeria matxista biziraun duten biktima diren emakumeen horma-irudia.
Ruth Juan, 2021.
Artea indarkeria matxistaren biktima eta biziraun dutenei aitortza sozial eta publikoaren adierazpide gisa erabiliz, eta haren irismen eta larritasunaz kontzientziatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Berdintasun Arloak Ruth Juan (junitamakina) artistarengana jo zuen Bilboko Mesedeetako Kaian mural bat egiteko.
Santander: Eserleku gorria
Santanderko Udala eta Udal Berdintasun Kontseiluko elkarteak, 2020
2016an Italian hasi eta mundu osora zabaldu den nazioarteko ekimen baketsua. Helburua genero-indarkeriaren aurkako prebentzioa, informazioa eta sentsibilizazioa da, eta horretarako, eserleku gorriak margotu dira letra zuriz idatzitako esaldi batekin.
Dominikar Errepublika: Hermanas Mirabal museo-etxea
Hermanas Mirabal fundazioa, 1994
Museo honek Patria, Minerva eta María Teresa Mirabal ahizpen bizitza ekartzen du gogora, eta Rafael Trujillo jeneralaren erregimen militarraren pean (1930-1961) Dominikar Errpublikan ezarritako errepresioaren eta izuaren aurka egin zuten borroka omentzen du. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako historiaren martiritzat hartzen dira, demokrazia, berdintasuna eta askatasuna defendatzeko erakutsi zuten ausardiagatik eta egin zuten borrokagatik. (gehiago…)
Hego Korea: House of Sharing – Esklabotza sexualaren museoa Japoniako armadaren eskutik
Erakunde budistak eta gizarte zibilekoak. 2000. urtetik aurrera, Hego Koreako gobernuaren laguntza du, 1992
House of Sharing (Partekatzearen etxea) Japoniako armadak Bigarren Mundu Gerran esklabotza sexualaren biktima izan ziren Hego Koreako emakumeentzat sortu zuen atseden-etxea da. 1998tik dago martxan Museum of Sexual Slavery by Japanese Military (Japoniar Armadaren Sexu Esklabotzaren Museoa) delakoa. Bertan, oroitzapenezko parke bat dago, non etxe horretan bizi ziren emakumeen brontzezko hilobi eta bustoak dauden. (gehiago…)