Ekintza sinbolikoak2020-06-04T23:57:52+02:00

Webgune eta Sareak

Dokumentalak

Ikerketak

Memoriaren tokiak

Ekintza sinbolikoak

Kanada: Otsailaren 14ko emakumeen oroimenaren aldeko martxa (Women’s Memorial March)

Indarkeriaren biktima diren emakumeen senideen kolektiboa, 1992-gaur egun.

Aurten, 2023, Emakumeen Memoriari buruzko 32. urteko martxa egin da, Vancouver estatuan hil diren emakume eta neskatoen oroimenez. Lehenengo martxa 1992an izan zen, Powell Streeten emakume bat erail zutelako.

(gehiago…)

Mallorca: Antígonas 2077

Aina de Cos, 2022

Antigonaren mitotik abiatuta, antzezlan honen helburua da Gerra Zibilean eta gerraostean Balear Uharteetan desagertutako emakume errepresaliatuei eta errepresaliatuen bikotekideei ahotsa ematea. Horrela, obrak honako hau bilatzen du: “Lurpetik ateratzea, duintasunez berriro lurperatu ahal izateko”.

(gehiago…)

Mexiko: Murala Jauregi Nazionalean

Indarkeria matxistaren biktimen senideen kolektiboak eta mugimendu feministak, 2021

M8aren inguruan Mexikon 2021ean egin ziren manifestazio eta ekintza publikoetan, jarduera mobilizatzaileenetako bat Jauregi Nazionalean feminizidioaren biktimen izenekin margotu zen murala izan zen, emakume horien guztien presentzia gogorarazteko eta markatzeko.
(gehiago…)

Guatemala: Las poderosas (Boteretsuak)

Las Poderosas elkarte artistiko-kulturala, 2008tik gaur egun arte.

2008. urteaz geroztik, Lesbia Tellez, Telma Ajin, Telma Sarceño eta Adelma Cifuente Las Poderosas-eko kide dira. Antzerki sorkuntza ikastaroak egiten dituzte eta euren obra propioak taularatzen dituzte. Horrela, antzerkia adierazpen eta askapen bide bihurtu da indarkeria mota desberdinen biktima izandako emakumeentzat. (gehiago…)

Ekuador: Oroimenaren soinuak

Justizia Vanessarentzat, 2021

Ambaton (Ekuador), 2013ko urriaren 19an, larunbatean, Vanessa Landinez Ortega emakume eta ama feminizidio baten biktima izan zen. Gertaera horrek, haren familia mugiarazteaz gain, gero eta ama, ahizpa, langile eta ikasle gehiago elkartzea lortu zuen, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea eta erasotzaileen inpunitatearekin bukatzea aldarrikatzen zutenak. (gehiago…)

Nazioartea: Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Nazioartea, 1980.

Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna 80ko hamarkadan ezarri zuten Europako hainbat hiritako emakume taldeek. Hauek, NATOren base militarrak jartzearen, armagintzan gastu publikoa handitzearen eta arma nuklearrez hornitzearen aurka egin zuten protesta. Egun honen helburua, gatazka armatuek emakume eta neskengan duten neurriz kanpoko eragina gogoraraztea eta salatzea da. (gehiago…)

Go to Top