Webgune eta Sareak2020-05-03T19:34:57+02:00

Webgune eta Sareak

Dokumentalak

Ikerketak

Memoriaren tokiak

Ekintza sinbolikoak

Espainiako Estatua: PastWomen

PastWomen Sarea, 2007tik gaur egun arte.

Proiektu honen helburua Historiaren eta Arkeologiaren azterketan emakumeak ikusaraztea da, dibulgazio zientifiko historikoan ikuspegi feminista sustatuz. (gehiago…)

Bizkaia: Indarkeria matxistaren mapa

Bizkaian Indarkeria Matxistaren Behatokia, 2018.

2018 eta 2021 tartean izandako hilketen, hilketa saiakuntzen eta eraso matxisten kasuei buruz bildutako informazioa erabiliz, Bizkaiko Foru Aldundiak mapa bat sortu zuen aldi horretan egondako kasuak ikusarazteko. Erasoen barruan, mapak hiru indarkeria mota bereizi ditu: bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familia barruko indarkeria eta sexu-indarkeria. Guztira, 59 hilketa eta saiakera izan dira, eta 46.489 eraso. (gehiago…)

PERU: Proyecto Quipu

Chaka estudioa, 2015

Web interaktibo honen helburua Perun 90eko hamarkadan emakumeak bortxaz antzutu zituzteneko gertaerak argitzea da, memoria kolektiboko artxibo bat sortuz. Asmoa da istorio horiek ez daitezen inoiz ahaztu eta abusu horiek berriro gerta ez daitezen laguntzea. (gehiago…)

Espainiako Estatua: Emakumeen historia ikertzeko Espainiako elkartea.

Emakumeen Historia Ikertzeko Zentroen Nazioarteko Federazioa, 1991

Emakumeen Historia Ikertzeko Zentroen Nazioarteko Federazioaren (FICIHM) parte den erakundea. Bere helburua Espainiako unibertsitateetan dauden Emakumeen Historiako ikerketa-zentroen eta FICIHMren arteko harremanak koordinatzea da, Espainiako mundu akademikoan Emakumeen eta Generoaren Historiaren arloko ikasketak sustatzeko eta nazioartean zabaltzeko. (gehiago…)

ESTATU ESPAINIARRA: Sorginkeriagatik jazarritako emakumeen memoriaren aldeko kanpaina

Hainbat lurraldetako gizarte-taldeak, 2018

Kanpaina honen abiapuntua da sorgin ehiza modernitatearen prozesu fundatzailea izan zela, eta emakumeak diziplinatu nahi izan zituela, sortzen ari zen gizarte kapitalistan leku berria onar zezaten. Horrek atzean uzten zuen landa-komunitateen ugalketa-autonomia, eta, indarkeriaren zeinuaren azpian, nekazarien proletarizazioaren pean, merkataritza-harremanen mende eta Estatuen eta Elizaren sorreraren pean azpiratzen zuen, biztanleria, sexualitatea eta ugalketa kontrolatzea lehen helburu zutenak. (gehiago…)

Granada, Madril, Londres: Herstóricas.

Herstóricas, 2016.

Izaera hezitzailea eta kulturala duen proiektua honek, emakumeek historian egindako ekarpena ezagutzera eman, balioan jarri eta hauen hutsunearen inguruan ikuspegi feminista batetik hausnartzen du. Tailer, ibilaldi eta bisita gidatuen bitartez genero estereotipoak eta sistema patriarkalak emakumeei ezarritako rolak zalantzan jartzen dituzten emakumezko erreferenteak aurkezten dira modu dinamiko eta interaktiboan, parte-hartzea, eztabaida eta pentsamendu kritikoa sustatuz.

Go to Top